ZER DA MAIRI?

Mairi Kultur Elkarteak 1991an ekin zion ibilbideari; bere asmoa emakumeei formazioa eta informazioa eskaintzea zen, gizartearen errealitateari erantzuna emateko, izan ere sistema sozio-juridikoak berdintasunean jartzen bagaitu ere, tratu diskriminatzailea ez da oraindik desagertu.

Honako helburu hau dute:
emakumeen integrazio osoa lortzea, gizartearen arlo guztietan aukera berdin-berdinekin.

ZERGAITIK MAIRI?

Nafarroa Beherean, Mairi deitzen diote herri-sinesmenaren arabera indar ikaragarriak dituen jeinu eme bati. Leku batzuetan diotenez, gure herrialdean bizi naizen giza motarik zaharrena da.

Mairitarrek, herri-esaera zaharraren arabera, eskuz eramaten zituzten harkaitz handiak gazteluak eraikitzen zituzten lekuetara. Mairi batek buru gainean mozten omen zizkion eskuak iruten zituen bitartean. Antzinakoek zioten Marietxe Mairien Igiesia izan zela.

Bere kubiertako harria Mairi batek ekarri zion buruan. Kondaira honen gaiak, aldaera moduan,
Euskal Herriko zati handi batean zabalduak daude. Eta izaki mitologiko hauen izena, Elkarte bezala irudikatzeko erabaki duguna da.

“MAIRI” KULTUR ELKARTEA Sozietateen Erregistroan erregistratutako elkarte gisa existitzen da.
Asteko egun batzuetan biltzen ziren emakume talde bat bezala sortu zen.

URTEAZ GEROZTIK
0

40 pertsona ginela hasi ginen eta 220 bazkide izatera ere iritsi gara

HELBURUAK

Sexuen arteko berdintasuna bete dadin zaintzea, eta diskriminazioa debekatzea.

Herri Erakundeekiko komunikazioa, ekimen baztertzaileak saihesteko.

Guregan eragina duten gai jakinetan sakontzea.

Inguruan dugun errealitatea ezagutzea eta aztertzea.

Erakundeekin bat egitea emakumeen eskubideen aldeko ekimenetan.

Informazioa zabaltzea, hiritartasun osoa lortzeko bidean parte hartze aktiborako baliabide gisa.

JARDUERAK

Emakumeei zuzendutako hitzaldiak eta jardunaldiak, formaziorako eta informaziorako.

Kultur etxe, elkarte eta udalekiko harremanak, hitzaldiak eta beste lan batzuk elkarlanean antolatzeko.

Urretxuko Udaleko Emakumeen Aholku Kontseiluarekin elkarlanean egotea. Bai emakumeen egoera ezagutzeko bai gure proposamenak azaltzeko.

Emakumeekin zerikusia duten gai berezietarako lantaldea.

Non gaude?

Urretxu

Barrenkale kalea

Frontoiaren eskubialdeko atetik sartu eta eskuineko atea